Garraio zerbitzu berrian parte hartu nahi duten bolondresentzat bilera

2025-09-01
Arakilgo Udala

Bailarako garraio zerbitzua hobetu nahi dugu. Zerbitzuak jasotzeko edo osasunarentzako hain garrantzitsua den aisialdirako ezinbestekoa da. Tamalez, egun, gure bizilagun zaurgarrienek ez dute bermatua mugitzeko eskubidea. Hori dela eta, Arakilgo udaletik zerbitzu berri bat pilotatu nahi dugu eta horretarako bolondresak behar ditugu. Zaintza ere den honetan, zure burua eskaini nahi baduzu, urtarrilak 22an 19:00etan bilera bat egingo dugu azaltzeko nolakoa izango den zerbitzua eta zalantzak plazaratzeko aukera izanen duzu