Oharra sute arriskuagatik

2023-16-08
Arakilgo Udala

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak jakinarazi duenez,
"Datozen egunetarako, baso-suteen arrisku oso handia edo muturrekoa aurreikusten da Nafarroako Foru Komunitateko ia geografia osorako. Asteburura begira, bero-bolada ere iragarri da.
Tenperatura altuen eta prezipitazio eskasiaren ondorioz, eta udako aurrerapena eta defizit hidrikoaren baldintzak direla eta, landaredia erretzeko eta sutea hedarazteko arriskua oso handia da. Egoera larrituz joango da datozen egunetan.
Egoera honen aurrean, arreta handiz ibiltzeko eta lurraldearen zaintza areagotzeko dei egiten da, baita sua erabiltzean arreta handiz ibili behar dela jakinarazteko ere ".
Informazio gehiago jasotzeko eta suteak prebenitzeko gomendioak kontsultatzeko sartu hemen: https://www.navarra.es/eu/baso-suteen-prebentzioa