Udala azken astean

2023-16-01
Arakilgo Udala

Etxebizitza:

Arakilek, EH Bilduk Nafarroako aurrekontuen baitan adostutako akordio baten bitartez,  2023ko aurrekontuetatik 300.000€ euroko partida jasoko du alokairura bideratutako etxebizitza kolaboratiboak sustatzeko.

Nafar Gobernuarekin akordio bat lantzen hasiak gara eta proiektuaren lehen zirriborroa ere abiatu dugu.

Bestalde, eta etxebizitza gaiari lotuta, Hiriberrin oso jardunaldi interesgarriak izan genituen. Bertan, etxebizitza eredu desberdinak ikusteko aukera izan genuen, hala nola, erabilera Lagapeneko Eredu Kooperatiboak Katalunian, ELEK Euskal Herriko esperientzia edo Zeraingo Alokairuko Etxebizitza Publikoak.