Webgune berria martxan jartzearekin batera, tarteka, udalaren jardueren berri ematen saiatuko gara "Udala azken astean" atalarekin.
Hasteko eta jarraian, azken aste honetan izandako bilera, jardunaldi eta ekimenen berri:
Astearte goizean, Lursarea eta Proiektu Estrategikoetako teknikariekin bildu ginen, datorren urtera begira lantzen ari garen etxebizitza proiektuen baitan.
Arratsaldez, Nafarroako mendialdearen garapen estrategia lantzeko Lurralde Mahaian parte hartu genuen. Datozen egunetan ekarpenak eginen dizkiogu dokumentuari.
Ostegun goizez berriz, Berriz aldean aritu ginen, RETAk antolatutako nekazal test eremuei buruzko jardunaldietan, datozen urteetan Arakilerako eta Sakanarako beharrezkoa ikusten dugun proiekturako informazioa eta jakintzak partekatzen.
https://espaciostestagrarios.org/ii-jornadas-red-de-espacios-test-agrarios
Arratsaldez, Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren tartea izan zen. Bertan, Sakanako eragile desberdinen artean, datozen urtetarako landu dugun plan estrategikoa aurkeztu zen. Erronka polita datorkiguna!
https://www.sakanagaratzen.com/eu/albisteak/sakana-2027-plan-estrategikoa-onartu-da
Ostiralean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna zela eta, hainbat ekimenetan egon ginen. Izurdiagatik Irurtzuna martxa, Irurtzunen konzentrazioa eta azkenik, Altsasun elkartu ginen Sakandar asko eta asko.
